top of page

NORTZUK GARA?

IMG_20180720_200027.jpg

XABIER MOLINERO

Naturarekin Bat Proiektuaren arduraduna

Mendigutxi ezagutu nuen lehen aldian, berehala ulertu nuen leku hau ez zela niretzat bakarrik. Maitasun sakon bat eta sendatzeko  energia eraldatzaile bat sentitu nuen, ordura arte niretzat ezezaguna zen leku hura partekatzera gonbidatzen ninduena...

 

Garai hartan ez nekien nola partekatuko nuen leku berezi hura, hala ere, denbora gehiago eman ahala, sakonago ulertzen hasi nintzen Mendigutxiren esanahia nire bizitzan eta zein modutan partekatu.  Berez, tailerrak sortzen hasi ziren eta tailer hauekin, lekua eraldatzen hasi zen eta guk ere bai.  

Urteetako lana izan da proiektua martxan jartzeko. Eta hemendik eskerrak ematen dizkiot proiektu honetan laguntzen duten gustiei, bihotz-bihotzez, dudarik gabe, proiektu hau  burutzean jarri duen  lagundutza eta  maitasunagatik. 

 

Gaur egun, ni, Xabi, arduratzen naiz tailerrak, erretiroak eta formazioak antolatzeaz, baita tokiaren mantenu eta zaintzaz ere. Naturarekin Bat elkartearen parte izanik, adimen intra eta transpertsonalaren alde egiten duen proiektua, gizarte libreago eta maitagarri baten haztegi bat.

Maite dut lan hau, irmoki sinesten dudalako naturak gu garena  gogorarazteko duen boterean, eta baita talde lanaren indar eraldatzailean sinesten dudalako. Tailerretan urte hauetan behin eta berriro baieztatzen zait.

BESTELAKOAK

Mendigutxi natura aterpe-ikasgelako arduraduna, gidaria eta zaintzailea

Gizon taldeen dinamizatzailea On:Giz Ez:berdin Elkartean

Elikadura osasuntsu eta kontzientean etengabeko ikastuna. Energia- sukaldaritza makrobiotikoa.

Cuisine-et-sante.com

Biodantza Dinamizatzailea. Vitor Lemellerekin entrenatua. Biodeanza Otra Mirada

Eta maite dut, era guztietako tailerrak, erretiroak, hazkuntza pertsonaleko prestakuntza,

kontzientziaren, askatasunaren, osasunaren eta maitasunaren bidean kolaboratzen dutenak.

IMG-20250527-WA0007.jpg

MARTA OCHOA

Psikologo baten bihotza duen kolaboratzailea

Hainbeste eta hainbeste denbora ikasi nuen, ezen ia ahaztu egin zitzaidan bizitzako gauza garrantzitsuek ez dutela ikasi beharrik. Bete-betean bizitzea besterik ez duzu egin behar. Mendigutxin dena da bizitza.

 

BESTELAKOAK

Mendigutxi natura aterpe-ikasgelako arduraduna, gidaria eta zaintzailea

Psikologian lizentziatua UNEDen. Osasun Psikologia Orokorrean masterra.

Elikadura osasuntsu eta kontzientean etengabeko ikastuna. Energia- sukaldaritza makrobiotikoa.

Cuisine-et-sante.com

Dueluetan espezializatua.

EMDR eta Terapia Erregresiboan trebatua

bih_edited.jpg
bottom of page